Sortetxea – Garen mugimendua
Sortetxea, jaiotetxea, sorkuntzarako etxea.
Bertan jaio eta nire burua eraikitzeko kanpoan ibili ondoren, familiaren konfidantza eta laguntzari esker, leku ezberdinetan garatu eta hainbeste on egin didaten ekintzak garatu ditzaket SORTETXEAN orain.
Garen etengabeko sorkuntzari aukera emateko.
Egonaldiak, partekatzeko, mugitzeko, dantzatzeko, adierazteko, atseden hartzeko, joaten eta etortzen uzteko…
Gure buruarekin, besteekin, inguruarekin…
Garen mugimendua.
Egonaldiak
Asteburu eta opor garai batzuetan mugimendu eta ongizatearekin lotutako ekintza asteburuak eskeintzen ditut, GAREN MUGIMENDUA izenburupean, bertan mugitu, jan eta lo eginez.
Bertan, Mugimendu Adierazkorra, Río Abierto, Kontakt Inprobisazioa, Ecstatic Dance, kantua, masajea… erabiltzen ditut, bakoitzak behar duen mugimenduzko bidaia eginez, hori taldean sendotuz, beti naizena eta nagoenari bide emanez.
Etxea, ingurua, alokatu
Pertsonak gure buruarekin, besteekin eta munduarekin harremantzeko espazio zainduak garatzea da helburua.
Zure ekintza propioak proposatzeko ALOKATZEKO aukera ere badago Sortetxean.